Motxanekua zaldi elkarteko kideak Ondarretako zaldi lasterketan izan ziren igandean

Baleike 2016ko urt. 11a, 21:48

Donostiako Antigua auzoan ospatutako festen baitan, igandean zaldi lasterketak jokatu ziren Ondarreta auzoan. Bertan izan ziren Zumaiako Motxanekua zaldi elkarteko zenbait kide. 

Elkarteko lau zaldunek hartu zuten parte lasterketetan. Hauetatik bi, Alex Aramendi eta Eneko Urbieta finalera sailkatu ziren. Irabazlea erabakitzeko azken lasterketa honetan, Aramendik hirugarren egin zuen eta Urbietak laugarren. 

Elkarteko beste bi zaldunak kontrolazioko finalera sailkatu ziren. Bertan, Eneritz Etxabek hirugarren postua erdietsi zuen eta Ibon Etxabek laugarrena. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide