Sute txiki bat piztu da Estazio inguruan

Baleike 2015ko abe. 30a, 14:39

(Idatzi hau aldatuta dago) Ordubiak aldera kea ateratzen hasi da, dirudienez, Aitzuri kaletik Estazio aldera eramaten duen tunel inguruan. Sua, baina, ez da tamaina handikoa izan eta udaltzainek hasieran eta ertzainek eta suhiltzaileek ondoren, amatatzea lortu dute.