2016ko aurrekontuak aztertuko dituzte gaurko ezohiko plenoan

Baleike 2015ko abe. 30a, 13:54

Abenduko ezohiko plenoa egingo da gaur (18:00etan) Zumaiako udaletxean. Aztertuko diren gaien artean datorren urteko udal aurrekontuak eta Musika patronatuaren desegitea izango dira.

Hemen duzue gaurko bilkurako gai ordena:

1. Aurreko bileretako akten onarpena, bidezko bada.

2. Ogasuna

2.1. 2015ko aurrekontuaren San Juan Egoitzaren lehenengo kreditu aldaketaren jakinarazpena eta gastu arauaren ez betetzearen inguruan osoko bilkurari komunikazioa.

2.2. 2015ko aurrekontuaren San Juan Egoitzaren bigarren kreditu aldaketaren jakinarazpena, eta gastu arauaren ez betetzearen inguruan osoko bilkurari komunikazioa.

2.3. Zumaiako Kirol patronatuaren 2015ko aurrekontuaren 1. kreditu aldaketa, eta gastu arauaren ez betetzearen inguruan osoko bilkurari komunikazioa.

2.4. Zumaiako Udaleko 2015eko aurrekontuaren 13. kreditu aldaketa jakinarazi, eta gastu arauaren ez betetzearen inguruan osoko bilkurari komunikazioa. 

2.5. Udalaren 14. kreditu aldaketaren jakinarazpena, eta gastu arauaren ez betetzearen inguruan osoko bilkurari komunikazioa.

2.6. Udaleren 15. kreditu aldaketaren jakinarazpena, eta gastu arauaren ez betetzearen inguruan osoko bilkurari komunikazioa.

2.7. 10/2015 erreparo orria eta alkatearen erantzuna jakinarazi.

2.8. Irizpena:

2.8.1. 2015eko aurrekontuan dagoen 2016rako konpromisozko kreditu bat bertan behera uztea, bidezko bada, beharrezkoa ez izateagatik, frontoiko urbanizazioaren lehenengo fasearen exekuzioari dagokiona.

2.9. Irizpena:

2.9.1. 2016rako talde politikoei eta zinegotziei dagokien kopuru ekonomikoak onartzea, bidezko bada.

2.10. 2016. aurrekontu orokorraren proiektuari, talde politikoek aurkeztutako emendakinak aztertu, bozkatu eta 2016rako Zumaiako aurrekontu orokorra onartzea, bidezko bada.

3. Proposamena.

3.1. Zumaiako Udal Musika Patronatua desegiteko hasierako onarpena ematea, bidezko bada.

4. Hirigintza.

Zumaiako plangintzako arau subsidiarioetako 2. sistema orokorraren barruan, Santiago Auzoko 3. zenbakian kokatzen den eraikinean museoa frontoi aldera handitzeko xehetasun-azterketari behin betiko onarpena ematea, bidezko bada.