Oliver magoaren saioa izango da gaur Aita Marin

Baleike 2015ko abe. 29a, 11:41

Magia saioarekin txunditzeko aukera izango dute gaur haur eta helduek Aita Mari zinean, Oliver Magic Show: Liburu magikoa saioarekin. 19:00etan hasiko da ikuskizuna.

Sarrerak 14:00ak bitartean izango dira salgai turismo bulegoan. Arratsaldean bertan aretoko leihatilan erosi ahal izango dira. Prezioa 3 euro izango da sarrerako, 2 euroan Gazte txartelarekin eta Aita Mariko bazkide izanda.