12 rally, 12 argazki: Imanol Manterolaren argazki bilduma

Baleike 2015ko abe. 28a, 13:41

Imanol Manterolak abenduaren 26an jaso zuen Soraluzeko antzokian Herriz Herri 2015 argazki txapelketako bigarren saria. Oholtza gainera txapelketako lehen hamar sailkatuak igo ziren, horien artean Carlos de Cos irabazlea eta hirugarren sailkatu zen Iñaki Etxenagusia. 

Txapelketa 14 argazki rallyz osatu da: Eibar, Altsasu, Barakaldo, Zumaia, Donosti, Irun, Soraluze, Zarautz, Legazpi, Ataun, Zaldibar eta Azpeiti. Azken honetan hiru rally jokatu dira, bat gauez. Imanolek azaldu bezala, guztietan hartu daiteke parte, baina sailkapen nagusirako zortzi dira puntuagarriak, zortzi puntuazio onenak, hain zuen ere. Zumaiarrak 12 rallytan hartu zuen parte.

Parte hartutako rally bakoitzeko argazki bana bidali ditu Imanol Manterolak. Jarraian dituzue. Azken argazkian Carlos de Cos eta Iñaki Etxenagusiarekin batera, sari banaketa ekitaldian.