Iñaki Espillaren aldeko memoriala jokatuko da abenduaren 30ean Lubakin

Baleike 2015ko abe. 28a, 13:28

Azken urteotan bezala, Euskadiko selekzioek eta Pulpoko eskubaloi taldeek Iñaki Espilla zenaren aldeko memoriala jokatuko dute Gabon garai honetan. Asteazkenean, abenduaren 30ean, jokatuko dira, Lubaki kiroldegian. 

Hiru izango dira jokatuko diren partidak:

15:30ean: Infantilen Euskadiko selekzioa - Kadeteen Pulpo (gizonezkoak).

17:30ean: Infantilen Euskadiko selekzioa - Kadeteen Pulpo (emakumezkoak).

19:30ean: Kadeteen Euskadiko selekzioa - Jubenilen Pulpo (gizonezkoak).