Minabo de Kiev taldeak irabazi du areto futbol txapelketa

Baleike 2015ko abe. 24a, 14:04

Gabonetako areto futbol txapelketa jokatu da gaur goizean Lubaki kiroldegian. Zortzi taldek hartu dute parte eta kanporaketa moduan jokatu da: 30 minutuko partida irabazten zuen taldeak aurrera egiten zuen; bestea kanporatua geratzen zen. Finalean Minabo de Kiev taldeak 2-1 emaitzarekin irabazi zio Txikixa Gaindituz Team taldeari.