Segurtasuna bermatzeko kendu ditu Udalak skate-parkeko farolean zeuden oinetakoak

Baleike 2015ko abe. 24a, 13:19

Skate-parkeko farolean zeuden oinetakoak zergatik kendu dituzten azald nahi izan du Udalak ohar honen bitartez: 

"Ehunka oinetakok bela efektua eragiten zioten fokuak eusteko diseinatutako farolari, eta egun hauetako haize gogorrak ikusita, emergentziaz erretiratzeko erabakia hartu du Udalak. Hurrengo egunetan farolaren oinarria egonkortzeko lanak egingo dira, skate-parkeko erabiltzaile eta herritar ororen segurtasuna bermatzeko. Bestetik, estetikagatik eta batez ere segurtasunagatik, faroletatik ezer ez zintzilikatzeko eskatzen die herritarrei Udalak, jatorriz, farolen oinarriak eta farolak berak ez daudelako diseinatuta fokuak ez diren beste edozer jasateko".

Erlazionatuak