Gabonetako Jaialdia egingo dute igandean Maria eta Jose ikastetxean

Eskolako ikasle guztiek hartuko dute parte jaialdian. Arratsaldeko bostetan hasiko da ikastetxeko areto nagusian, eta zumaiar guztiak daude gonbidatuta.

Urtero ohi dugunez, Maria eta Jose ikastetxeko ikasle eta irakasleok “Gabonetako Jaialdia” prestatzen dugu. Ekitaldian zehar ikastetxeko ikasle guztiek hartuko dute parte, haur hezkuntzako haur txikienetatik hasi eta D.B.H.ko ikasle gazteak barne. Gogoz eta ilusioz prestaturiko abesti, dantza, antzezpen, Olentzeroren etorrera... gozatzeko aukera izango da. Emanaldia bereziki ikastetxeko ikasleen gurasoei eskainiko zaie baina zumaiar guztiak ikuskizun honetara gonbidatuak daudela adierazi nahi dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide