Musika Bandak eta Garikoitz Mendizabalek Gabonetako kontzertua emango dute bihar

Baleike 2015ko abe. 18a, 11:44

Zumaiako Udal Musika Bandak eta Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak Gabonetako kontzertua eskainiko dute, bihar, larunbata, 19:00etatik aurrera, komentuan.

Joko dituzten obrak Benito Lertxundiren Baldorba, Pablo Sorozabalen Maite, X. Zabalaren Irribarrea, A. Ibarrondoren Homenaje a Laskurain eta E. de Gorosarriren Idiarena izango dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide