Gipuzkoako bertsolari finala zuzenean ikusi ahal izango da telebistan eta sarean

Baleike 2015ko abe. 17a, 18:07

Larunbatean Donostiako Ilunbera joateko aukerarik ez duenak ere zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Aitzol Barandiaran eta Anjel Mari Peñagarikanok gidatuta, Ilunbeko bertsoez eta giroaz gozatu ahal izango duzue internet bidez eta telebistan.

Internet bidez www.bertsoa.eus eta www.eitb.eus atarietan emitutuko da finala, eta telebistan ETB4 kateak osorik eskainiko du zuzenean. ETB1ek gaueko albistegien ondoren egingo du bat Ilunberekin.

Larunbatean 16:55ean hasiko da emisioa eta txapeldun berriaren hitzekin amaituko da 21:00ak aldera.

Igandean finalari buruzko Hitzetik Hortzera berezia

Biharamunerako Hitzetik Hortzera berezia prestatuko dute finaleko bertsoaldi onenekin eta txapeldunaren hitzekin. Hori igandean izango da, 15:00etan ETB1en eta noiznahi EITBren Nahieran atarian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide