Jaiotza jartzen ari dira Beheko Plazan

Baleike 2015ko abe. 17a, 14:01

Gabonak gero eta hurbilago ditugu. Hemendik astebete eskasera, Gabon giroan murgilduta egongo gara. Argiak piztu dira, musika ere itzuliko da eta egun hauetan jaiotza jartzeko lanetan dabiltza Eusebio Gurrutxaga plazan. Hogarra eta Uzkudun taberna artean jarri da aurten naximendua.