Imanol Manterolak bigarren postua lortu du Herriz Herri 2015 argazki rallyan

Baleike 2015ko abe. 16a, 17:43
Barakaldoko rallyko sari banaketa. Bigarren egin zuen hemen Imanolek. Argazkia: Denbora

Imanol Manterola argazkilari zumaiarrak bigarren saria eskuratu du orain gutxi amaitutako Herriz Herri 2015 argazki rallyan. 

14 argazki rallyz osatzen zen txapelketa hau eta sarietarako hautagaiak izateko gutxienez 5 rallytan hartu behar zuten parte argazkilariek eta gehienez 8tan. Zumaiarrak 8 rallytan izan da argazkiak ateratzen. Guztira 139 puntu lortu ditu. Irabazlea Carlos de Cos izan da, 156 punturekin eta hirugarren Iñaki Etxenagusia 124 punturekin.