Preso eta iheslarien aldeko eskubaloi txapelketa jokatuko da Zumaian

Abenduaren 27an jokatuko da III. eskubaloi txapelketa eta 16 urtez gorakoei zuzenduta dago. Taldeak, gutxienez, zazpi pertsonek osatuko dute eta mistoak izan beharko dute. 

Izenak emateko presoakeskubaloia@gmail.com helbidera idatzi beharko da eta epea abenduaren 23an itxiko da. Prezioei dagokionez, bi aukera daude:

  • Parte hartzea + kamixeta + bazkaria: 13 euro
  • Parte hartzea + kamixeta: 8 euro