Maria Zubimendik Musikeneko Sinfoniettarekin joko du Bilbon

Baleike 2015ko abe. 15a, 14:32

Maria Zubimendi akordeoilari zumaiarrak Musikeneko Sinfoniettarekin joko du larunbat honetan, 19:00etan, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioan. 

Kontzertuaren lehen zatian Jesus Torresen Double (2004) obra joko dute. Akordeoi eta orkestrarako sortutako obra bat da eta emanaldi honetan ganbera-musikarako bertsioa joko dute. Ensemblea honako musikariek osatuko dute: Ibon Barriga (flauta), Claudia Reyes (klarinetea), Palmira Cardo (perkusioa), Albert Mena (pianoa), Mikaela Vázquez (biolina), Agate Amilibia (biolontxeloa) eta Maria Zubimendi akordeoian; azken honek bakarlari bezala joko du.

Kontzertua amaitzeko Manuel de Fallaren El corregidor y la molinera obra joko dute. Aurreko obrako ensembleari beste 18 musikari gehituko zaizkio. Bakarlari lanetan Beatriz Peña mezzosopranoa arituko da.