Oikiako hautesleek Herri Eskolako mahaian eman beharko dute botoa igandean

Baleike 2015ko abe. 15a, 13:27

Oikiako hautesleek maiatzean Oikian bertan eman zuten botoa; aldaketaren ondorioz, igandeko hauteskundeetan Zumaian eman beharko dituzte beraien bozkak. 

Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Oikiako hautesleek, bertako eskolako jangelan eman zuten botoa. Igandean, abenduaren 20an egingo diren 2015 Gorte Nagusietarako hauteskundeetan berriz, berriro ere oikiarrek, Zumaiako Herri Eskolan, 6. sekzioan, (Sagarbidea) bozkatu beharko dute.