'Un día perfecto' pelikula emango da ostegunean zine forumean

Baleike 2015ko abe. 9a, 20:11

Ostarrena zine klub taldeak antolatuta, zine forum saioa izango da ostegunean Aita Mari zinean. 22:00etan hasita, Fernando León de Aranoaren Un día perfecto pelikula emango da. 

Zuzendaria: Fernando Leon de Aranoa. Aktoreak:Tim Robbins, Benicio del Toro, Olga Kurylenko, Melanie Thierry, Fedja Stukan, Eldar Residovic, Sergi Lopez. Iraupena: 106 minutu. Generoa: road movie.Herrialdea: Espainia. Jatorrizko izenburua: A Perfect Day.

Nazio Batuen Erakundeko kasko urdinek eremu gatazkatsu bat kontrolatzen dute. Han, gatazka propioak dituzten pertsona batzuk daude: Sophiek jendeari lagundu nahi dio; Mambruk etxera itzuli nahi du; eta Katya Mambrurekin maitemindu zen garai batean. Damirrek gerra amaitzea nahi du; Nikolak baloi bat nahi du, eta B-k ez daki zer nahi duen.