Kultur mahaia abenduaren 15ean bilduko da Oxford aretoan

Baleike 2015ko abe. 9a, 14:15

Kultur mahaia datorren asteartean, abenduaren 15ean bilduko da Alondegiko Oxford aretoan, 19:30ean. Herriko kultur taldeak eta eragileak eta, oro har, kultur munduan interesa duten herritarrak daude deituta.

Abenduko bileran jorratuko diren gaiak honakoak izango dira: kultur programazioa, taldeen berri izatea eta, besteak beste, Aita Mariren urteurrena. Edozein zalantza bada, kultur etxera jo daiteke haiek argitzera.