Gabon Koruaren entsegu orokorrak gaur hasiko dira

Baleike 2015ko abe. 9a, 14:06

Emakumezkoak eta gizonezkoak bakoitza beraien aldetik entseatzen aritu ondoren, gaur hasiko dira Gabon Koruaren entsegu orokorrak. Gaueko 9tan izango da saioa, Beheko plazako gizarte zentruko bigarren solairuan. 

Bost entsegu izango dira guztira txanda honetan: abenduaren 9an, 11n, 14an, 16an eta 18an. Azken entsegua Alondegian egingo da abenduaren 23an, 21:00etan, eta bertan kalejiran zehar abestuko dituzten kantu guztiak kantatuko dituzte.