Gabon Abesti Lehiaketaren araudiak

Erkibe Kultur Elkartea 2015ko abe. 9a, 13:24

Gabon abesti leihaketa arratsaldeko 18:00etan hasiko da Eusebio Gurrutxaga enparantzan, Zumaiako Batzokian.

-Taldeak lau haurrez osaturik egongo dira gutxienez. Hauek, ohiturari jarraituz jantzi beharko dira eta Jaiotza eraman behako dute.

-Izena emateko epea irekita dago. Izena eman behar da Batzokian ipinitako zerrendan, edo ondoko zerrendan, eta epea, abenduaren 24an arratsaldeko 16.00tan itxiko da.

-Talde bakoitzak bi gabon abesti abestu beharko du. (Bata, derrigorrezkoa antolatzaileek aukeratutakoa eta bestea, beraiek aukeratutakoa).

-Antolatzaileek aukeratu duten abestia hauxe da: “KALEJIRA BELEN´EN”.

-Sariak abesti mailan eta beste Jantzi eta Jaiotza mailan izango dira.

-Sariak ondorengoak dira:

* ABESTI mailan * JAIOTZA mailanç

1.- Saria: 70€ 1. Saria: 40€

2.- Saria: 40€ 2.- Saria: 25€

3.- Saria: 30€ 3.- Saria: 20€

-Abesti mailan saririk gabe gelditzen diren taldeek 15€ko ordainsaria jasoko dute. Jantzi eta Jaiotzen mailan berriz 10€koa izango da.

Talde bakoitzak aukeratzen duen gabon abestiaren orijinaltasuna ere kontuan izango da sailkapena ematerakoan.