Asteburuko bi antzezlanetarako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko

Baleike 2015ko abe. 9a, 09:16

Asteburu honetan bi antzezlan izango dira Aita Mari zinean. Ostiralean, 22:00etan, Kreditua komedia eta igandean, 12:00etan, haurrei zuzendutako Moby Dick. Udal kultura sailak emandako sarrerak ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko: bi antzezlanetarako hiru lagunentzako bina sarrera emango dira. 

Zozketa honetan parte hartzeko nahikoa izango duzue honako formularioak betetzea: hemen Kredituarako nahi baduzue edo hemen Moby Dickerako bada. Ostiral goizean aterako ditugu sarituen izenak. Zozketan parte hartu eta zorte on!f