Saria lortu du Amaia Zubimendik Arrasaten

Baleike 2015ko abe. 7a, 12:16

Arrasateko nazioarteko akordeoi lehiaketa jokatu da asteburuan, eta Amaia Zubimendik hirugarren saria irabazi du Gipuzkoako Lehiaketaren barruan.

Hamasei urte dituen arren, 18 urtetik gorakoen mailan hartu du parte Zubimendik. Xixili Egunaren harira, duela pare bat aste Ane Urbizurekin batera Alondegian aurkeztu zuen errepertorioa da Arrasaten jo duena.