Zumaiarren produktuak Durangoko Azokan

Baleike 2015ko abe. 4a, 17:45

Kontaezinak dira egun hauetan Durangoko Azokan salgai jarriko diren disko eta liburuak. Tartean zumaiarrek sortutako produktuak ere izango dira salgai. 

Honako produktu hauek aurkitu ahal izango dituzue:

  • Leire Arano, bi liburu: Begiak itxita hegan eta Betiko atzo? (Ibaizabal)
  • Eneko Dorronsoro, DVDa: Xalbador: izena eta izana (Lanku).
  • Voltaia: Medusa (Mauka musikagintza)
  • Iseka: Bizi ala hil (autoekoizpena)
  • Xabier Azkuek itzulitako liburu bat: Indarra zure baitan dago (Ana Gisasola. autoekoizpena)

Zumaiako bi rock taldek ere kontzertuak emango dituzte Azokak irauten duen egunetan. Voltaiak abenduaren 5ean, larunbata, Ahotsenean joko du 19:00etan. Isekak abenduaren 8an, 11:40an joko du, Ahotsenean baita ere. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide