Sei hilabeteko espetxe zigorra kalean haurrei sexu organoak erakusteagatik

Baleike 2015ko abe. 4a, 12:41

78 urteko gizonezko zumaiar bati sei hilebeteko espetxe zigorra ezarri dio epaileak, haur talde bati sexu organuak erakusteagatik. Zigorra ez du bete behar izango bi urtean deliturik egiten ez badu.

2013ko ekainaren 10ean Zestoatik 73 ikasle etorri ziren Zumaiara, egun pasa. Amaiako plazan zeudela, haur haietako batzuk komun publikoetara sartu eta prakak jaitsita zituen 78 urteko gizonezko batekin egin zuten topo. Gizonezkoak zakila erakutsi eta ukitzeko esan zien behin eta berriro. Gero, komunetik kanpo, parkean, gizonezkoa berriro hasi zitzaien zakila erakusten, behin eta berriz ukitzeko esanez.