Kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Baleike 2015ko abe. 3a, 15:24

Urtarriletik aurrera Lubaki kiroldegian eskainiko diren ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Ohi bezala, zumba, cycling, Pilates, Yoga, igeriketa eta  Crossfit ikastaroak antolatu dira.

Kiroldegitik jakinarazi nahi da, zumba edo pilates bezalako ikastaroetan maiz talde handiegiak edota jendearen eskaria eskaintza baino handiagoa dela eta, horri irtenbidea emateko jarduera berdineko beste talde bat sortuko dela kasu horietan, egun desberdinetan taldeak sortuz.