Erakusleiho lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dago

Baleike 2015ko abe. 3a, 10:46

Gabonak bertan ditugu eta herriko kaleak girotzeko laster piztuko dira argiak. Horrez gain, denda eta establezimenduek dotore-dotore janzteko ohitura dute eta ahalegin hori txalotzeko Erakusleiho lehiaketa jarri du aurten ere abian Zumaiako Udalak. Hala, sari horien bidez, denda eta establezimenduak beraien erakusleihoak janztera animatu nahi da.

Bi sari emango dira:

Epaimahaiaren saria: 200 €

Urtean zehar erakusleiho aldaketa bakoitzarekin argazki bat bidaltzeko gonbitea egin zitzaien dendariei. Argazki horiek jaso duten puntuaketan eta parte hartutako ikastaroetan oinarrituko da sari honen emaitza. Azken bidalketa, Gabonetako erakusleihoarena izango da.

  1. Argazkiak bidaltzeko epea: abenduaren 12
  2. Nora bidali: zumaiaelkartea@gmail.com

Herritarren saria: 200 €

Gabonetako erakusleihoak bereziki saritu nahi dira eta herritarren partaidetza eskatzen da horretarako. Bozkatzen duten guztien artean 100 euroko balea zozktuko da. Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten komertzioek oinarri hauek kontuan izan beharko dituzte.

  1. Lehiaketa hau herriko establezimendu guztientzat zabalik dago (elkartekideak izan edo ez).
  2. Izen-ematea: Turismo Bulegoan (943 14 33 96 – turismoa@zumaia.eus ).
  3. Epea: abenduaren 9a bitartean.
  4. Erakusleihoek eta apaingarriek gutxienez abenduaren 9tik 31ra bitartean egon beharko dute.
  5. Epaia herritarren botoen arabera erabakiko da. Boto gehien dituen establezimendua izango da saritua.
  6. Parte hartzen duten denda eta establezimendu guztietan eman ahal izango da botoa.
  7. Zumaiako Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko 100 euroko balea zozkatuko da bozkatzen duten herritar guztien artean.
  8. 200 euroko sari bakar bat emango da eta boto gehien jasotzen dituen establezimenduarentzat izango da.
  9. Sari banaketa 2015eko abenduaren 31n egingo da Biko lasterketako sari banaketarekin batera, eguerdiko 13.00etan.

Zalantzak argitzeko honako telefonoetara deitu edota helbide elektronikoetara idatz daiteke:

Turismo bulegoa: 943143396 – turismoa@zumaia.eus

Merkatari elkartea:   638004576 - zumaiaelkartea@gmail.com