Playa Gris, berriz

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2015ko abe. 3a, 10:29

Zuetako askok bezala, hau ikusi eta irakurri nuen atzo: "Axi Muniain, de Playa Gris a Jaws".

Jar nezakeen zuzenean non ikusi nuen ere, Gipuzkoako egunkaririk salduenaren izena, izen ofiziala, baina ez daukat batere gogorik. Hain sentsibilitate eskasa edo begirune gutxi erakusten dutenez gure leku-izenekiko, esango dut "Periodikoan" izan zela, horrela deitzen diotelako askok oraindik gure herrian; edo zergatik ez, "Diariofatxo"-n, beste askok ere horrela deitzen diotelako lagunartean, surfistek Planeriari Playa Gris deitzen dioten bezala.
Hemen ikus dezkezue berria: http://www.diariovasco.com/deportes/mas-deportes/201512/02/muniain-playa-gris-jaws-20151202001452-v.html