Eibarren jokatuko den azken finalaurrekoan izango da Jon Maia

Baleike 2015ko abe. 2a, 14:49

Finalaurrekoetako fasea amaituko da igandean Eibarren. 17:30etan hasiko da saioa eta irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Ilunben jokatuko den finalera. Horrekin batera, Eibarko saioa amaituta jakingo da nortzuk osatuko duten finalean kantatuko duen zortzikoa. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Felix Zubia, Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia, Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo igoko dira Astelena pilotalekuko oholtzara. Saioaren inguruko informazioa hemen duzue.