Aita Mari antzokiko bazkide izateko epea zabalik dago oraindik

Baleike 2015ko abe. 2a, 14:33

Aita Mari antzokiko bazkide egiteko aukera zabaldu zuen orain pare bat urte Udal kultura sailak. Oraindik ere bazkide egiteko aukera dagoela iragarri dute Alondegitik. 

Aita Marin antolatzen diren antzerki edo dantza saioetan abantailak eskaintzen ditu bazkide izateak. Hala, bazkide izanda, halako abantailaz gozatzeko aukera dago:

  • Beherapena Aita Mari Antzokian programatuko diren ikuskizun guztietan (zine saioak kanpoan geratzen dira).
  • Informazio interesgarria etxean.
  • Sarrerak erreserbatzeko aukera.

Bazkide egiteko honako pausoak jarraitu beharko dira:

  • Inskripzio-orria bete eta Alondegian aurkeztu diruarekin edo ordainagiriarekin batera.
  • Kontu korronte zenbakia: ES21 2095 5174 96 1064158651 Kontzeptua: “Izena + Aita Mari”.

Informazio gehiago jasotzeko, Alondegitik pasa zaitezkete, 943861056 telefonora deitu edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi.