Haurrentzako eta helduentzako capoeira ikastaroak antolatu ditu Senzala Euskadik

Baleike 2015ko abe. 1a, 13:07

Ikastaroak Maria eta Jose ikastetxeko gimnasioan emango dira, ostegunetan, urtarrilaren 14tik aurrera.

Umeentzako bi saio izango dira: 17:30etik 18:15era 7 urtetik beherakoentzat eta 18:15etik 19:00etara adin horretatik gorakoentzat. Ondoren helduen txanda izango da: 19:00etatik 20:30era. 

Izenak emateko 625 772 295 telefonora deitu beharko da edo senzalaeuskadi@hotmail.com helbidera idatzi. Hilabeteko matrikula 20 euro izango da. Lehenengo klasea doan izango da.