'El cartero de las noches blancas’ bihar zine forumen

Baleike 2015ko aza. 25a, 12:56

Ostarrena zine klubak antolaturik, ‘El cartero de las noches blancas’ pelikula emango dute bihar zine forum saioan. Ohi bezala, emanaldia gaueko 22:00etan izango da Aita Mari aretoan. 

Errusiatik datorren zinta da honakoa. Kenozero izeneko lakuan bizi diren biztanleak komunitate sendoa osatzen dute; guztiak elkar ezagutzen dira, eta soilik bizirauteko beharrezkoa dutena produzitzen dute. 
Bertako postariaren txalupari esker komunikatzen dira kanpokoekin. Baina, norbaitek txalupako motorra lapurtzen duenean gauzak aldatu egingo dira. Gainera, postariak maite duen emakumeak hirira ihes egingo du.