Amaia Zubimendiren erronka Arrasaten

Baleike 2015ko aza. 25a, 00:01

Amaia Zubimendi eta Ane Urbizu akordeoilariek Xixili Eguneko kontzertua eman dute Alondegiko Oxford aretoan. Zumaiarra lehena, tolosarra bestea, biak ere Arrasateko akordeoi lehiaketan hartuko dute parte eta hara eramango duten errepertorioa aurkeztu dute jende aurrean. 

Amaia Zubimendik erronka bat izango du aurten. Infantil eta junior mailan Arrasaten irabazi du Amaiak eta aurten senior mailan hartuko du parte. 18 urtez gorakoek hartzen dute parte maila honetan eta zumaiar gazteak 16 ditu. Gaur egun Musikeneko zuzendaria den Miren Iñarga du Amaiak irakasle. 

Bideo honetan Johann Sebastian Bach-en Preludio y fuga en Sol m jotzen duzue.