Realari buruzko mahai ingurua egingo da azaroaren 27an Torreberrin

Baleike 2015ko aza. 20a, 15:00

Zumaiako Errealzaleen Algorri Taldeak mahai ingurua antolatu du, Realaren egoera hizpide hartuta. 'Nolako Reala nahi dugu? 'galdera horren jiran bideratuko da solasaldia.

Gaur zortzi izango da, ostiralean, azaroaren 27an, Zumaian, Torreberri eraikineko azkeneko pisuan, 19:30ean.

Hizlariak hauek izango dira:

  • Gorka Etxeberria (entrenatzailea)
  • Joseba Iturria (Gara egunkariko kazetaria)
  • Maitane Urbieta (Euskadi Irratiko kazetaria)

Aurkezle lanetan Aitor Manterola ariko da (kazetaria eta entrenatzailea).