Mattinek 'Arrain nahastua' erakusketa zabalduko du ostiralean

Baleike 2015ko aza. 20a, 13:25

Umore grafikoa eta ilustrazioa uztartzen dituen Arrain nahastua erakusketa zabalduko du gaur I. Martiarena Mattinek Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa egunero izango da zabalik abenduaren 8ra bitartean, 18:00etatik 20:00etara. 

Ibilbide luzeko marrazkilaria da eta alor asko jorratu ditu: umore grafikoa, komikia, ilustrazioa, batez ere euskaraz. Berriako Mantangorri gehigarrian Belardo belar meta ezagunaren ibilerak argitaratzen ditu larunbatero.