Harategiko kale estua itxita astebetez, egokitze obrak egiteko

Baleike 2015ko aza. 17a, 15:17

Herritarren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko egokitze lanak egingo dira udaletxe ondoan dagoen Harategiko kale estuan. Foruen enparantzatik Ardantzabiderako igogailura eta eskaileretara eramaten duen bidea da hau.

Gaur egun, galtzada-harria dago Alde Zaharreko kale horretan. Aspaldidanik kexa asko jaso izan dira udaletxean eta istripu larriak ere gertatu direla azaldu dute Udaletik. Hala, Zumaiako Udalak galtzada-harria kendu eta hormigoia botata kale guztia berdinduko du; aldaketa horrekin herritarren joan-etorrirako kale egokiagoa izatea da helburua.