Paradisu Zinemako hiruhilabeteko egitaraua aurkeztu dute

Baleike 2015ko aza. 17a, 13:55

Azaroaren 8an jarri zen martxan Torreberri Gaztetxean Paradisu Zinema izeneko ekimena Giuseppe Tornatoreren Cinema Paradiso klasikoarekin. Zinearen aitzakiak bildu duen taldetxoada eta, oraingoz, hilero bi saio eskainiko dituzte. Urtarrilera bitarteko pelikulen zerrenda aurkeztu dute orain.

Datozen asteotan emango diren pelikulak honakoak izango dira:

Azaroak 22, igandea: Monster. Asanblada Feministarekin batera antolatua.

Abenduak 13, igandea: Las tortugas también vuelan vs. En tierra de sangre y miel. Ikusleek aukeratuko dute.

Abenduak 23, asteazkena: La vida de Brian.

Abenduak 30, asteazkena: Euskal Herriaren ABD-ak. 26 film labur. Beldurra, barrea eta bandolokeria. Gonbidatu bereziekin.

Urtarrilak 2, larunbata: Gaztetxeko III. Kortxo txapelketa.

Urtarrilak 10, igandea: La vida de David Gale vs. Minority Report. Ikusleek aukeratuko dute.

Emanaldi guztiak, printzipioz, 19:00etan izango dira. Pelikularen bat aukeratu nahi bada, proposamenak luzatu daitezke saioetan esanda edota Facebookeko ParadisuZinemanIkusikoGara txokoan.