ZIIZek Oxforden duen erakusketa asteazkenean amaituko da

Baleike 2015ko aza. 16a, 18:54

Erakusketaren inaugurazioko unea: ZIIZeko kideak Oier Korta alkatearekin. Argazkia: Sara Utrera

Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ) herriko industria jardueraren inguruko erakusketa zabaldu zuen orain hamar egun. Erakusketa hau asteazkenera arte bisitatu daiteke oraindik. 

Zumaian industriak izan duen historiaren inguruko informazioa eta, baita ere, Alondegian bertan izan zen eskola profesionalaren argibideak ematen dira panel batzuen bitartez. Horiez gain, itsasontzi batzuen eta motor batzuen maketak ere jarri dira. Amaitzeko, hainbat artxibategietan eta enpresekin lotura izan duten familien etxeetan bildutako dokumentazioa ere erakutsi da.

Erakusketa hau asteazkenera arte izango da zabalik Alondegiko Oxford aretoan, 18:00etatik 20:00etara.