Parisko atentatuak gaitzesteko kontzentrazio ixila egin da

Baleike 2015ko aza. 16a, 13:17

Ostiral gauean Parisen 129 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen atentatuak gaitzesteko bost minutuko kontzentrazio ixila egin da gaur eguerdian udaletxe aurrean. Ordezkari politikoak eta herritarrak bildu dira bertan. 

Zumaiako Udalak helarazitako komunikatu batean, "erabateko irmotasunaz" gaitzesten ditu Parisen gertatutako atentatuak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere elkartasuna adierazten die eta "bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista". "Une latz honetan, Zumaiako herriak besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Pariseko hiriari eta Frantziako herri osoari", dio komunikatuak.

EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEko zinegotziek hartu dute parte elkarretaratzean. Parte hartu duen arren, EH Bilduk kontzentrazio honen inguruko irakurketa egiten du. Hala, biktimei elkartasuna adierazi eta gertaerak salatzeaz gain, elkarretaratzera joateko beste arrazoi bat "oihartzun gutxiago sortzen duten beste hainbat sarraski" ere salatzea izan dela azaldu dute. "Beraz, Parisen eraildakoekin batera, gogoan izango ditugu azken hilabeteotan Sirian, Kurdistanen, Libanon edo Turkian (besteak beste) horrelako atentatuetan edo bonbardaketetan eraildakoak".