David Juliá: "Normaltasunera itzuli nahi duen hiria zirudien arren, jendearen urduritasunak alarma faltsuak piztu ditu"

Baleike 2015ko aza. 16a, 08:35

Ostiralean Parisen izandako atentatuen ondoren, normaltasunera itzultzeko urruti dago oraindik Paris. Horren lekuko izan zen atzo David Juliá Etxabe zumaiarra. Lehen unetik izan da bertan, bere argazki kamera eskutan, eta atzo ere Parisko hainbat leku zapaldu zituen. 

Igandea egun desberdina izan dela dio Davidek. "Alde batetik hiria lasaitasunera bueltatzen ari dela zirudien egun osoan zehar, metroko lineak irekita zeuden eta jendea kalean eta tabernetan zebilen berriz; Errepublika plazan kantuak ere entzun dira".

Une lazgarriei aurre egin nahian, hiriko toki turistikoetan ere jendea ibili dela dio. "Montmartrera igo naiz egunsentia ikusteko eta bertatik beherantz abiatu naiz, Moulin Rouge-era. Irekita zegoen baina neoizko argiak itzaliak zituen. Eliseoetara iritsi naizenan, polizia zaparrada bat sumatu dut, gora eta behera: ostiral gaueko irudia zirudien. Egunean izan diren bezala, alarma faltsua izan da Notre Dame inguruan. Jendearen urduritasunak, alarma faltsuak piztu ditu".

Gauerdian, kaleak husten joan ziren arren, bazen etxera joateko gogorik ez zuen jendea ere: "Errepublika plazan jendea politikaz eta geopolitikaz hitz egiten geratu da".