Bidegik, AP-8ko Zestoa-Zumaiako ordainlekuaren zoru ez labaingarriak hobetu ditu

Baleike 2015ko aza. 13a, 14:29

Bidegik Zestoa-Zumaia ordainlekuko irteera eta sarrera erreietako zoru ez labaingarriak hobetu ditu. Lanak, ostegunean eta ostiralean gaueko orduetan egin dira postu honetatik igarotzen den trafikoan ahalik eta eragin txikiena izan dezan. 

AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzen dituen foru agentziak adierazi duenez, ordainlekuko erreien azalerak mikrofresatu dira zoru hauen marruskadura  baloreen iraupena bermatzeko. Helburua ordainlekuaren zorua segurtasun eta balaztatzeko egoera egokian edukitzea dela dio, autobidera sartzera edo bertatik irtetera doazen ibilgailuek ordainlekuko zoru honetan murrizten baitute abiadura, abiatu gailua dutenek, edota bertan frenatzen dute txartela hartzerakoan eta ordaintzerakoan. 

2014ko datuen arabera, Urola-Kostako ordainleku honek 3.358.528 ibilgailuren joan-etorriak zenbatu zituen. Hauetatik, 3.070.625 ibilgailu arinak izan ziren eta 287.903 ibilgailu astunak.