'Black mass' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2015ko aza. 13a, 11:32

Asteburu honetan Black mass pelikula emango da Aita Mari zinean. Scott Cooperrek zuzendutako lan honek Johnny Depp du aktore lanetan. Pelikula ohiko ordutegian emango da: larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean. Ostiralean ez da saiorik izango antzerki saioa dagoelako. 

Boston hegoaldean, 1970eko hamarkadan, FBIko agente John Connollyk Jimmy Bulger gangster irlandarra konbentzituko du FBIarekin lan egin dezan, elkarren etsai bat deuseztatzeko: mafia italiarra. Zorigaiztoko aliantza hori kontrolaezin bilakatuko da eta legeari ihes egiteko aukera emango dio Bulgerri. Haren boterea sendotu egingo da, eta Bostoneko historiako gangsterrik bihozgabe eta arriskutsuenetako bat bilakatuko da.