Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroimenean

Baleike 2015ko aza. 10a, 13:26

Oroimenaren Egunaren harira, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen errekonozimendua eskaini nahian, kontzentrazio isil bat egin da gaur eguerdian udaletxearen aurrean. Elkarretaratzean ordezkari politikoak (EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko zinegotziak) eta herritarrak elkartu dira. Joxe Mari Korta zenaren familiartekoak ere bertaratu dira. Ordu laurdenez isilunearen ondoren, txalo zaparrada batekin amaitu da ekitaldia.