Kultura eta aisialdiko ikastaroak eman nahi dituztenei deia luzatzen die Kultur Etxeak

Baleike 2015ko aza. 3a, 13:53

Kultur Etxeak deia luzatzen die herrian ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei.

Ikastaro berri hauek urtarriletik maiatza amaiera bitartera luza daitezke, edo laburragoak ere izan daitezke, beti ere 2015/2016 ikasturtearen barne; eta kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute.

Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.

Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943 861056 / kultura@zumaia.eus.Kultue 

Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 1ean amaituko da.