Irrati kontroleko belaontzien Urola ibaiaren V. igoera-jaitsiera jokatuko da larunbatean

Baleike 2015ko aza. 3a, 13:11

Eguerdiko 12:00etan hasiko da proba Gernika parkearen aurrealdean. Ibaian gora trenzubira helduko dira eta handik behera egingo dute helmugara heldu arte. 

Jarraian, beste txanda laburrago batzuk egingo dira zubiaundira bitartean. Hala, Gernika parketik ontzitxoen maniobrak jarraitzeko aukera izango da. 

Proba 16:00ak aldera amaituko da, irteera puntu bertan egingo den sari banaketa ekitaldiarekin. 

Ibaiko erabiltzaileei pazientzia eta ulermena eskatzen dio Zumaiako Klub Nautikoak, belaontzi txiki hauen maniobrak ez oztopatzeko. “Motorezko ontziek sortzen dituzten olatuek kaltetu ditzakete”. Irteera puntuaren esparrua mugatuta egongo da.