PSE-EEk posta bidez botoa ematen laguntzeko zerbitzua jarri du martxan

Baleike 2015ko aza. 2a, 19:33

Zumaiako talde sozialistak abenduaren 20ko Gorte Nagusietarako haiteskundeetan hauteslekuetara joan ezin eta posta bidez beraien botoa eman nahi dutenei laguntzeko zerbitzua jarri du martxan.

Ostegunero, 17:30etik 19:30era bitartean, hartuko dira alderdi sozialistako jarraitzaileak PSE-EEk San Jose kaleko 11. zenbakian duen egoitzan (Casa del pueblon). Abenduaren 10era arte izango da martxan zerbitzua. Ezinduek edo gaixo daudenek etxetik eman ahal izango dute beraien bozka, notario batean aurrean. Tramitazio hori ere egoitza bertan kokatuko den bulegoan burutu ahal izango da. Informazio gehiagorako 943143016 telefonora deitu daiteke.