Zaldi gainean, mendian barrena

Baleike 2015ko aza. 2a, 19:20

Motxanekua zaldi taldeak antolatuta, Iraeta-Zarautz-Iraeta zaldi irteera egin zen larunbatean. Merenderoan elkartu ondoren, zaldi gainera igo eta mendian zehar joan ziren Zarautzera. Hamaiketakoaren ondoren, Iraetara itzuli ziren zaldi eta zaldunak Merenderoan bertan izango zen lagun arteko bazkariaz gozatzeko.