Jon Maia saharar errefuxiatuen aldeko bertso saioan izango da, larunbatean, Zarautzen

Baleike 2015ko aza. 2a, 17:58

Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan izan diren uholdeek etxerik, arroparik eta janaririk gabe utzi dituzte milaka eta milaka lagun. Egoera zinez dramatikoa da. Nolabait lagundu nahirik, Saharautz Elkartasun Taldeak goi mailako bertso saioa antolatu du larunbaterako.

Saioa azaroaren 7an izango da Zarauzko Modelo zineman, 17:30ean. Bertsotan arituko dira Alaia Martin, Andoni Egaña, Jon Maia eta Sustrai Colina. Sarrerak salgai izango dira Zarauzko Euskaldunan, Eguzkin eta Itxas-Lur-en, 10 euroan.  

0 ilara ere jarri du Saharautz Elkarteak saiora joan ezin eta ekarpenen bat egin nahi duten enpresa, denda, taberna, jatetxe edo norbanakoentzat. Beraien kontu korronte zenbakia honakoa da: ES 41 3035 0029 61 0290073645 (Laboral Kutxa).