Motxanekua zaldi taldeak zaldi irteera egingo du larunbatean

Baleike 2015ko urr. 29a, 14:04
Motxanekua zaldi elkarteak zaldi irteera bat antolatu du larunbat honetarako. Taldea goizeko 9:00etan elkartuko da Iraetako Bengoetxea Merenderoaren aurrean. Oikia aldera egin ondoren, Zarautzera joango dira. Bertan hamaiketakoa izango dute, Iraetara itzuli aurretik. Bengoetxea Merenderoan bertan izango da lagun arteko bazkaria.