Laugarren Urkome Sariak aurkeztu dira Mankomunitateko egoitzan

Baleike 2015ko urr. 28a, 14:24

Laugarren Urkome Sariak aurkeztu dira gaur Zarautzen, Urola Kosta udal elkartearen egoitzan. 2009an jarri ziren martxan sari hauek eta Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen eta jarduera berritzaileak saritzea du helburu.

Aurkezpen ekitaldian Urkomeko presidente, Ana Eizagirre, Aiako alkate eta Urkomeko ordezkari Nerkane Arrizabalaga, Iraurgi Berritzeneko presidente Javier Zubizarreta eta Urola Kostako udal elkarteko lehendakari Igor Iturain izan dira. Sari hauek bi urtean behin ematen dira eta ediziotik ediziora, proiektuan maila eta kopurua handituz joan da. Aurten ere horrela izatea espero dute antolatzaileek.

Urkome Sariak sortu ziren Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzeko.

Helburuak ondorengoak dira:

  • Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea.

  • Landa eremuan egun dauden enpresen motibazioa areagotzea innobazioa edo berrikuntzetara.

  • Landa eremuan dauden enpresekiko sentsibilizazioa areagotzea.

  • Landa eremuak gizarte osoarengan eragiten duenez, honekiko eta bertako biztanleekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzea.

  • Enpresa izaera txertatzea landa eremuan dauden ekimen edo jarduerei.

  • Landa eremuko jarduera eta ekimenak beste zonaldeetakoek adina posibilitate izan dezaten lortzea.

  • Innobazio edo berrikuntza alor guztietan eta baita lehen sektorean eman daitekeela gizarteratzea.

Sariak sei ataletan emango dira:

  1. Nekazaritza jardueraren sustapena

  2. Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena

  3. Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatu

  4. Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri

  5. Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean emango dutena

  6. Sari IREKIA- Bozka bidez egingo dena.

Oinarriak ondorengoak dira:

  • Aurkezteko epea: Azaroaren 2tik azaroaren 16ra

  • Aurkezteko lekua: Urkomeko bulegoan

  • Aurkezteko dokumentazioa:

Bi zatitan banatuta ideia edo egitasmo bakoitzarentzako. Datu pertsonalak alde batetik eta proiektu edo egitasmoaren informazioa bestetik.

  • Sariak

Guztira 6 atal. Lehenengo bost ataletan, bakoitzean 2.000€ banatzea aurreikusten da. Seigarren atalean aldiz eskualdeko produktu sorta bat banatuko da.

  • Eremua: Urola Kostan garatutako proiektua izatea.

  • Partehartzaileak: Erakunde, elkarte, partikularrak eta sektoreko enpresak

  • Proiektuak: 2015-2016 urteetan exekutatu edo amaituko diren proiektuak izatea

Balorazio erizpideak ere bertan dituzue:

  • Ideia berritzailea izatea produktu edo zerbitzu berria sortuz
  • Berrikuntzak egun dauden produktu edo zerbitzuetan
  • Teknologia berrien aplikazioak aurreikusten dituzten proiektu edo ideiak
  • Bideragarritasun ekonomikoa baloratuko da
  • Enplegua sustatzen duten proiektuak baloratuko dira
  • Berdintasuna aurreikusten duten proiektuak
  • Gazteen ideia edo proiektuak gehiago baloratuko dira
  • Kooperazio proiektuak gehiago baloratuko dira
  • 2015-2016 urteetan exekuzioa aurreikusten duten proiektuak eta hori bermatzen dutenak gehiago baloratuko dira.