Giro ederrean atera zituen Zumaiakok futbol eskolako eta jokalari guztien argazkiak

Baleike 2015ko urr. 28a, 10:42
Argazkia: Carlos Callejo

Igandean atera zituen Zumaiako Futbol Taldeak bere futbol eskolako taldeen eta jokalari guztien argazkiak. Lagunarteko partiduekin biribildu zuten jardunaldia eta giro paregabea bizi izan zen Aita Mari futbol zelaian goiz guztian zehar.